XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Elizak zerikusi handia izan du hizkuntzarekin
a) izan ere, luzaroan elizako idazkiak eta sermoiak izan dira hitz lauezko eredu bakarrak.

b) sermoigintza izan baita luzaroan euskal literaturaren gidari bakarra.

c) izan ere, elizgizon gehienek liburu ederrak eta eredugarriak idatzi zituzten.

d) luzaroan erlijio izkribuak predikuekin izan baitira hitz neurtuen gidari bakarrak.

9. Horiek horrela, Araba eta Nafarroa Garaiko zenbait tokian
a) elizgizonek ez zuten jokabide desberdina hartu.

b) elizgizonek herri mintzairaren aurrean atxakiak asmatzen zituzten.

c) zenbait elizgizonek badirudi herriaren hizkera ez zutela horren aintzakotzat hartu.

d) elizgizonak herriaren ohiturei horren lotuak ez ziren errezeloa izan daiteke.

10. Idazleak pasarte honetan
a) Protestantismoak katolizismoan izan duen eraginaz dihardu.

b) Erlijioak euskararekin izan dituen harremanez idazten du.

c) Erlijioak euskarari eman ziezaiokeen laguntzaz dihardu.

d) Elizak euskaldunak kristautzeko eginahalez idazten du, batez ere.

IRAKURMENA - 12
Baserriko etxekoandrearen ogi egitea bezala da Orixeren poesigintza: (Ogi eguna).

Erbestea ere sorterri iruditzen zaio, belar eta ziza usaina adituz gero.

Haren etxe eta habia zen baserria.

Haren aberria zen.

Izpirituaren etxea.

Ez da oso harritzekoa, politik giroan, gero, aberri politikoa ere baserri antzera bururatzen eta sentitzen bazuen.

Euskaldunak, lehen-lehenik eta guztiaren gainetik, baserritarrak dira.

Inguruan, ikazkinen batzu, artzainak, itsastarrak baxter aldea.

Baina pertsonak ere, seguru asko, lehen-lehenik eta inoren aurretik, baserritarrak ziren haren begi-bihotzetan, dudarik gabe.

Eta mundua ere, benetakoa, berea, Larraun ingurua.

Bakoitzak bere esperientzi mundua isladatzen du, eta hori ez genuke ahaztu behar Orixe interpretatzerakoan.

Bi gauza ez dira nahastu behar: natur-zaletasuna eta baserri-zaletasuna.

Baserria ez da natura, hura natural sentitzen duenarentzat baizik.

Bestela baserria New York edo Chicago bezain natural edo antinatural da.

Ximinoek, noski, ez dute hiririk baino baserri gehiago.